XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.4 Elizaren boterea.

Elizak izugarrizko botere sozioekonomikoa hartu zuen Ertaroan.

Haren ondasun jatorria erregeek eta jaunek egin emaitzetan zetzan, batipat: beren arimaren aldeko sufragioen trukean, sendatzeagatik, agindua betetzeko, seme baten jaiotzea, etab.

Zelibatoa eta ondasun mota hauei zor zitzaien inmunitatea (eta injenuitatea ere) bitarteko, edozein konfiskapen eta lapurkeriatik salbu gertatzen ziren ondasunok, eta gainera, eskomikuz zigortatzen bait zuen Elizak, tai gabe handitu ziren.

Apezpikuek eta abatek feudal jaunek bezala jokatzen zuten, koilazoak edukiz, prestazioak eskatuz, justizia inposatuz, gudutara joanez...!.

Bestetik, haren eragin ideologikoak trinkotu zuen feudal produkzio sistema osoaren izatea, zeren Aita Saindu eta apezpikuek gizarteko moral arau, ohitura eta legeen ardatz bezala jokatzen bait zuten, inoiz errege eta jaun handien eskomikatzera iristen zirelarik, eta, ondorioz, mirabeek haiekiko zuten menpetasuna urratzen.

Baina, otoitz egite horrengatik apaiz guztiak ordena batean zeuden arren, haien artean ekonomikoki, soziopolitikoki, alde sakonak gertatu ere: batetik eliz hierarkia goi nobleziaren mailaz batera zihoala, eta bestetik, apaiz eta monje asko sarritan koilazoak bezain pobre zireIarik.

3.4.1 Aginte eta botere ekonomikoa.

a) 16. Hori dela eta libre deklaratzen ditugu Aragoako Erresuma, eta bide batez, errege horren beste lurrak; Pedro (III.a) delakoari haren erresuma, lurrak eta errege ohorea kentzen dizkiogu.

Haren menpekoak, harekin lotu egin ditzakeen fidelitate itunetik askatu eta, erabat libre deklaratzen ditugu.

Adieraztera ematen dugu eskomikuz zigortaturik gelditzen direla Pedro, beste aldian errege, egite horien gaizkideak eta gure esanak gaitzetsi izan dituzten beste edozein partikular.

liburutik.

b) Menpekoak omen egiten apezpiku bati.

Gaur egungo elkarri eskuak ematea Ertaroko lehen mendeetan zegoen gudagriña, kezka eta mesfidantzatik datorkigu: biak batera jasoz, batak besteari eskuak emate horrek akordioegileen arteko elkar erasotzerik ez dela egongo adierazi nahi du.